Santa Engraziko eguna ospatuko dute igandean mendizaleek

Nerea Uranga 2024ko api. 8a, 10:26
Santa Engraziko ermita.

Goiz pasa antolatu dute Lagun Onak mendi bazkunakoek, eta Azpeititik Santa Engrazira oinez nahiz autobusez joateko aukera izango da, 09:00etan anbulatorio aurretik irtenda.

Apirilaren 14an, igandean, Santa Engraziko eguna ospatuko dute Lagun Onak mendi bazkunakoek. Aurten ere, goiz pasa antolatu dute mendizaleek, eta mendi ibilaldia egin ondoren, umeentzako jolasak izango dira bertan.

Azpeititik Santa Engrazira oinez nahiz autobusez joateko aukera jarri dute, 09:00etan anbulatorio aurretik irtenda. Itzulera eguerdian izango da. Autobuserako izena Lagun Onak MBren webgunean eman behar da apirilaren 11 (osteguna) baino lehen. Autobusa mendizale elkarteko bazkideek 5 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 8 euro.