Odol ateraldia izango da datorren asteazkenean

Iraia Oteiza 2024ko api. 7a, 10:36

Gotatanta.eus webgunearen bidez eman daiteke izena egunotan, eta egunean bertan eta bezperan ere bai, telefonoz 943-00 78 84 zenbakira deituta.

Datorren asteazkenean, apirilaren 10ean, izango da hurrengo odol ateraldia, 16:30etik 20:10era, Soreasuko pasabideko parrokiaren lokalean. Ostiralaz geroztik, Gotatanta.eus webgunearen bidez izena eman daiteke. Dena den, telefonoz izena emateko ohitura dutenek horrela egiteko aukera ere izango dute, odol emate egunean bertan edo bezperan 943-00 78 84 zenbakira deituta, 08:30etik 13:30era.