KZguneak prest dauka apirileko ikastaro eskaintza

Iraia Oteiza 2024ko api. 1a, 11:30

29 ikastaro eskainiko dituzte guztira, eta horietatik 7 euskaraz egiteko aukera izango da, aurrez aurre, bideokonferentziaz edota urruneko modalitatean.

Azpeitiko KZgunean prest dute apirileko ikastaroen eskaintza, eta horietako ikastaroren batean izena eman nahi duenak irekita du aukera. 29 ikastaro eskainiko dituzte guztira hil honetan, eta horietatik 7 euskaraz egiteko aukera izango da, aurrez aurre, bideokonferentziaz edota urruneko modalitatean.

Hauek dira apirilean KZgunean euskaraz egin ahal izango diren ikastaroak:

  • Garatu zure potentziala gaitasun digitalen bidez
    • Urrunekoa.
    • 10 ordu.
    • Apirilaren 15etik 24ra.
  • Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi
    • Aurrez aurrekoa.
    • 14 ordu.
    • Apirilaren 8tik 16ra, 18:00etatik 20:00etara.
  • Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu
    • Aurrez aurrekoa.
    • 4 ordu.
    • Apirilaren 29an eta 30ean, 11:00etatik 13:00etara.
  • Zure bidaia planifikatu
    • Bideokonferentzia.
    • 4 ordu.
    • Apirilaren 10ean eta 11n, 09:00etatik 11:00tara.
  • LibreOffice Impress. Zure aurkezpenak sortu
    • Bideokonferentzia.
    • 4 ordu.
    • Apirilaren 11n eta 12an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Google Aplikazioak zure Smartphonean
    • Aurrez aurrekoa.
    • 18 ordu.
    • Apirilaren 18tik 30era, 18:00etatik 20:00etara.
  • Dropbox. Gorde zure artxiboak hodeian
    • Urrunekoa.
    • 10 ordu.
    • Apirilaren 15etik 24ra.

Izena emateko

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.