Apirileko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Unai Marrerori elkarrizketa

Erredakzioa 2024ko mar. 31a, 18:15

Datozen egunetan hasiko da Uztarria bazkideei apirileko aldizkaria etxez etxe banatzen. Hil honetako edukien artean, Unai Marrerori egindako elkarrizketa plazaratuko du Uztarriak. 15 urte zituela fitxatu zuen Realak Marrero. Urteetako lanaren ondoren, Realeko lehen taldeko atezainetako bat da orain, eta 13 zenbakia darama bizkarrean.