Atezain onenaren aitortza jaso du Lagun Onakeko Manex Aurrekoetxeak Jose Angel Iribar Txapelketan

Maialen Etxaniz 2024ko mar. 29a, 16:30
Manex Aurrekoetxea, Lagun Onakeko atezaina, saria jasotzen. (Jabi Gonzalez Toston)

Lagun Onakeko kimuen atezainak aitortza jaso du gaur Zarautzen jokatutako Jose Angel Iribar Txapelketan. Iribarrek eman dio saria azpeitiarrari. 

Kimu mailako mutilen Jose Angel Iribar Txapelketa jokatu dute gaur goizean zehar Zarautzen. Lagun Onakeko mutilak laugarren sailkatu dira, baina Azpeitiko taldeko Manex Aurrekoetxeak txapelketako atezain onena izendatu dute eta Jose Angel Iribar beraren eskutik jaso du saria. Txaloz hartu dute sariketara bertaratu diren azpeitiarrek, eta pozik hartu du oroigarria Aurrekoetxeak. 

ZKE Alkar A taldeak irabazi du txapelketa. Realaren aurka jokatutako finala berdindu ondoren, penaltietan gailendu da. 

Argazki bilduma osorik, hemen