Aste Santuan hainbat elizkizun egingo dituzte Parrokian eta inguruko elizetan

Aitziber Arzallus 2024ko mar. 23a, 12:45
Azpeitiko Soreasuko Sebastian Deunaren Parrokia. (Nerea Uranga)

Aste Santuan elizkizunak izango dira Azpeitiko Parrokian, Loiolan, Esklabetan, Sierbatan, Matxinbentan eta Urrestillan.

Hamaika elizkizun eta ospakizun egingo dituzte Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokian eta inguruko hainbat elizatan, Azpeitiko Parrokiak antolatuta. Hona hemen datozen egunetarako antolatutako erlijio ekitaldiak zerrendatuta:

Azpeitiko Parrokian

  • Bihar, igandea:
    - 12:30ean, igandeko elizkizuna.
  • Martxoak 26, asteartea:
    - 20:00etan, Elkarteko penitentzia.
  • Martxoak 28, osteguna:
    - 18:30ean, Jaunaren afariko meza.
  • Martxoak 29, ostirala:
    - 08:00etan, Gurutz bidea hilerrira.
    - 11:00etan, Gurutz bidea.
    - 18:30ean, Jaunaren nekaldia eta heriotzaren elizkizuna.
  • Martxoak 30, larunbata:
    - 19:00etan, Pazko gaubeila (euskaraz eta gaztelaniaz).

Loiolako santutegian

  • Bihar, igandea:
    - 11:30ean, igandeko elizkizuna.
    - 13:00etan, igandeko elizkizuna (gaztelaniaz).
    - 18:00etan, igandeko elizkizuna (euskaraz eta gaztelaniaz).
  • Martxoak 28, osteguna:
    - 16:30ean, Azken afaria (gaztelaniaz).
    - 18:30ean, Azken afaria.
    - 22:00etan, Ordu santua (euskaraz eta gaztelaniaz).
  • Martxoak 29, ostirala:
    - 11:00etan, Gurutz bidea.
    - 16:00etan, Jaunaren nekaldi heriotza (gaztelaniaz).
    - 18:30ean, Jaunaren nekaldi heriotza.
  • Martxoak 30, larunbata:
    - 21:30ean, Pazko gaubeila (euskaraz eta gaztelaniaz)

Esklabatan

  • Bihar, igandea:
    - 11:15ean, igandeko elizkizuna (euskaraz eta gaztelaniaz).

Sierbatan

  • Bihar, igandea:
    - 09:00etan, Erramu igandea (gaztelaniaz).
  • Martxoak 28, osteguna:
    - 18:00etan, Azken afaria ospakizuna (gaztelaniaz).

Urrestillan

  • Bihar, igandea:
    -12:00etan, Erramu Igandeko ospakizuna.
  • Martxoak 28, osteguna:
    -19:30ean, Azken afaria ospakizuna.
  • Martxoak 29, ostirala:
    - 18:00etan, Jaunaren nekaldi heriotza ospakizuna.
  • Martxoak 30, larunbata:
    - 19:00etan, Pazko gaubeila.

Matxinbentan

  • Martxoak 29, ostirala:
    - 18:00etan, Azken afaria ospakizuna.