Zozketa

Uztarria Gukak Desgaraian eta Hauek taldeen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu

Erredakzioa 2024ko api. 8a, 11:30

Kontzertua larunbatean izango da, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean. Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Desgaraian eta Hauek taldeek kontzertua eskainiko dute larunbatean, apirilak 13, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan hasita. Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.