Urteko batzar orokorra egin du Baigerak

Intza Trula 2024ko mar. 14a, 10:17
Baigerako urteko batzar orokorra, atzo, Basazabalen. (Baigera)

50 lagun inguru elkartu ziren atzo arratsaldean Basazabal jauregian. Besteak beste, 2023ko errepasoa egin zuten, eta 2024ko aurreikuspenak ere izan zituzten hizpide.

Urteko batzar orokorra egin zuen Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak atzo arratsaldean, Basazabal jauregian. Gutxi gorabehera 50 pertsona joan ziren hitzordura, eta besteak beste, 2023ko errepasoa egin zuten, eta 2024ko aurreikuspenez mintzatu ziren.

Halaber, diru sarrerez eta irteerez, kuotez, urteko memoriaz, batzordearen egoeraz eta batzordearen berritzeaz ere hitz egin zuten. Amaieran, berriz, bertaratu zirenek galderak egiteko aukera izan zuten.