23. Korrika

Korrika Kulturalaren barruan, mendi irteera egin dute Xoxotera

Iraia Oteiza 2024ko mar. 10a, 16:46
Xoxoteko aterpearen parean ateratako argazkia. (AEK)

Azkoititik, Azpeititik zein Zestoatik abiatu dira taldeka, eta mendizaleak gailurrean elkartu dira, aterpearen atarian argazkia ateratzeko.

Azkoititik, Azpeititik zein Zestoatik abiatuta, Korrikaren aldeko mendi irteera egin dute gaur, igandea, Xoxotera. Hiru herrietatik hasita, taldeka joan dira Xoxotera, eta asko izan dira egitasmoarekin bat egin dutenak. Aterpearen atarian elkartu dira taldeak, eta han argazkia atera dute guztiek.

AEK euskaltegiak, Anaitasuna mendi bazkunak, Lagun Onak mendi bazkunak eta Agiro mendi klubak Korrika Kulturalaren barruan antolatu dute txangoa.