Leporaino bete da Azoka Plazako aretoa Leyre Canoren hitzaldian

Ihintza Elustondo 2024ko mar. 7a, 09:20
Jende ugari bertaratu zen atzoko hitzaldira. (Ihintza Elustondo)

Aldundiaren Treba Gurasoak programaren barruan, Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean izeneko hitzaldia eskaini du Leyre Cano trebatzaileak Azpeitian.

Gipuzkoako Forua Aldundiaren Treba Gurasoak programaren barruko hitzaldia eman zuen atzo, asteazkena, Leyre Cano trebatzaileak Azpeitian. Haurren eta nerabeen guraso direnak hezkuntza gaitasunetan trebatzeko hitzaldiak eta tailerrak eskaintzen ditu aldundiak Treba Gurasoak programaren bidez; hain zuzen ere, Azpeitian eman zuten saioa haurren zein nerabeen gurasoei zuzenduta prestatu zuten. Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean izeneko hitzaldia eskaini zuen Canok Azoka Plazako goiko aretoan, 18:00etan hasita, eta leporaino bete zen aretoa.

(I. E.)