Martxoaren 8rako manifestazioa deitu du Itaiak

Maialen Etxaniz 2024ko ots. 26a, 09:31
2023ko Martxoaren 8ko mobilizazioa. (Itaia)

19:00etan plazatik hasita egingo dute manifestazioa, Emakume langileok borrokara. Sozialismoa eraiki lelopean.

Beste urte batez, itaiak hainbat deialdi egin ditu Martxoaren 8rako. Azpeitian, manifestazioa egingo dute 19:00etan hasita, plazatik. Aurten, Emakume langileok borrokara. Sozialismoa eraiki lelopean deitu dute mobilizazioa. 

"Emakume langileon zapalkuntzarekin amaitzeko oinarriak jarriko dituen gizarte sozialista eraikitzeko norabidean moblilizatzeko eta kaleak hartzeko dei egiten dugu", adierazi dute. 

Urola Erdiko Itaiak Azpeitian ez ezik, Azkoitian zein Zestoan ere deitu ditu protestak.