Hilero bezala, euskal presoen eskubideen alde elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunek

Aitziber Arzallus 2024ko ots. 24a, 09:36
Atzo arratsaldean Azpeitiko plazan egin zuten elkarretaratzea. (Utzitakoa)

Konponbiderako giltzak. Gotzon gurekin zioen pankartaren atzean jarrita, euskal presoen eskubideak aldarrikatu zituzten plazan bildu ziren herritarrek, hilero legez.

Hilero azken ostiraletan egiten duten bezala, atzo ere, Azpeitiko Sareren deiari erantzunez, dozenaka lagun bildu ziren 19:00etan plazan, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. Konponbiderako giltzak. Gotzon gurekin zioen pankartaren atzean elkarretaratzea egin zuten hara bertaratutakoak, atzokoan euripean.