Hasi dituzte kalistenia parkea egiteko lanak

Intza Trula 2024ko ots. 22a, 16:12

Kalistenia parkea egiteko lanak hasi dituzte Loiolako Ignazio etorbidean. (Azpeitiko Udala)

Kalistenia parkea egiteko lanak hasi ditu Azpeitiko Udalak Loiolako Ignazio etorbidean. 43.435 euro bideratu ditu udalak proiektura.

Herritar talde baten eskaerari erantzunez kalistenia parkea egiten hasi da Azpeitiko Udala Loiolako Ignazio etorbidean. Hain zuzen, 43.435 euroko inbertsioa egin du udalak, eta lanen iraupena bi hilabete ingurukoa izango dela aurreikusi du.

Udalaren esanetan, kirol azpiegitura eskaintza "zabala" du Azpeitiak, eta zerrenda horretara batuko da aurki kalistenia praktikatzeko parkea. Norbere gorputzaren pisuarekin egiten den kirola da; besteak beste, indarra irabazten laguntzen du, baita malgutasuna eta koordinazioa ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide