Tren museoko eta Julian Elortzako autobus geltokiak berrituko dituzte

Maialen Etxaniz 2024ko ots. 21a, 11:26
Juan Elortza etorbideko autobus geltokia.

Azpeitiko Udalak markesina berriak jarriko ditu bi geltoki horietan. Lanak bukatu arte, karpak jarriko dituzte autobusetako erabiltzaileek aterpea bermatuta izan dezaten. 

Julian Elortza etorbideko eta burdinbidearen euskal museoaren ondoko autobus geltokiak botatzen ari dira. Azpeitiko Udalak markesina berriak jarriko ditu bi geltoki horietan, aurrez zeudenak "egoera txarrean" baitzeuden. Dena den, obrek ez dute eraginik izango autobus zerbitzuetan.

Lanak amaitu bitartean, karpak jarriko ditu udalak, autobusen erabiltzaileek aterpea bermatuta izan dezaten. Udalak jakinarazi duenez, markesina berriak datorren asterako jarrita egotea aurreikusten dute.