23. Korrika

Korrika batzordeak bilera egingo du bihar

Iraia Oteiza 2024ko ots. 19a, 17:27

Korrika batzordeak Dinamoan egingo du bilera, 19:30ean hasita, eta herritar oro gonbidatu du bertan parte hartzera.

23. Korrikaren bueltako lanak antolatzen jarraitzeko hirugarren bilera egingo du Korrika batzordeak bihar –asteartea–. Aurrekoan bezala, Dinamoa sormen gunean elkartuko dira, 19:30ean. Saioa irekia da, eta antolatzaileek herritar oro gonbidatu dute bilerara.

Martxoaren 14tik 24ra egingo dute euskararen alde AEK-k antolatzen duen lasterketa erraldoia, Harro herri lelopean. Irunen (Gipuzkoa) hasiko da, eta Baionan amaitu.