Azken egunetan obretan dago epaitegi inguruko eta atzeko bidegorria. Hain zuzen, oinezkoentzako bidea egiteko lanetan ari da Azpeitiko Udala, gune horretan ez baitzegoen oinezkoentzako biderik. Jakinarazi dutenez, epaitegiaren inguruko eremu horretan bidegorria soilik zegoen, eta oinezkoak ere bidegorritik ibiltzen ziren. Ondorioz, trabak sortzen ziren. Horren jakitun, oinezko erabiltzaileentzako espaloia egokitzeko lanak hasi dituzte.
Udalak jakinarazi duenez, dena ondo bidean, datorren astean asfaltatze lanak egitea eta obrak amaitzea aurreikusten dute. 35.000 euro inguruko aurrekontua izan dute obrek.