Inauteriak 2024

Mozorro txikien desfilea euritan, baina kolorez jantzita egin da

Nerea Uranga 2024ko ots. 12a, 14:05

Ehunka herritarrek parte hartu dute eguerdian egin den haur mozorrotuen desfilean; askotariko mozorroak kaleratu dituzte, irudimena eta koloreak nabarmenduz.

Haur mozorrotuen desfilea hasi aurretik Azpeitiko musika bandako eta Juan Antxieta musika eskolakoek girotu dituzte Alde Zaharreko kaleak. 12:30ean, berriz, Olazko Andre Mariaren plazatik irtenda, haur mozorrotuen desfilea egin dute ehunka herritarrek euritan, baina umorez. Gaztetxoez gainera heldu ugarik ere parte hartu dute kalejiran.