Inauteriak 2024

Elegante Eguneko une berezienak, bideoan

Gorka Eizagirre eta Ihintza Elustondo 2024ko ots. 11a, 17:25

Azpeitiko karnabaletako egunik berezienetako bat da gaurkoa, Elegante Eguna. Goizean zehar, herrian giroa pizten ari zenean hartutako irudiekin osatutako bideoa da honako hau. Besteak beste, elegante jantzitako hainbat herritar, artzain-inudeen danborradan parte hartu duen herritar bat, sokamuturrean azken aldiz irtengo duen Igor Sagardogi... elkarrizketatu ditu hedabide honek.