Inauteriak 2024

Euskal inauterien jaialdia, bideoan

Mireia Galarza Bastida 2024ko ots. 10a, 13:22

Aurtengo euskal inauterien jaialdia Izarraitz pilotalekuan egin dute Ikasberri Azpeitiko Ikastolakoek. Atzo, ostirala, 18:30ean frontoian elkartu ziren ikasle guztiak, eta mailaz maila, Euskal Herriko hainbat txokotako mozorroak soinean, dantzan aritu ziren. Kolore biziak eta umore ona izan ziren nagusi jaialdian.