Inauteriak 2024

Kolorez jantzi dituzte ikastetxeetako jolastokiak

Aitziber Arzallus 2024ko ots. 9a, 17:45

Era guztietako mozorroek eta festa giroak hartu ditu herriko ikastetxeetako jolastokiak gaur arratsaldean, eta euri tanta batzuk gorabehera, giro ederrean ospatu dituzte karnabalak. Asteazkenera arte ez dute ikasgeletara itzuli beharrik izango umeek.

Mozorroak, musika, dantza eta jai giroa izan dira gaurko protagonistak Azpeitiko ikastetxeetan. Euriak arratsalderako prestatuta zituzten egitarauak baldintzatuko zizkien beldur, bazkalordua zerura begira eta hodeiei adi igaro dute irakasleek, eta nola ez, baita gurasoek eta aiton-amonek ere, baina azkenean, tanta batzuk gorabehera, aterpera sartu beharrik gabe konpondu dira, denen zorionerako. Giro ederrean ospatu dituzte inauteriak ikastetxe guztietan; gainera, asteazkenera arte ez dute ikasgeletara itzuli beharrik izango herriko umeek.

(Argazkiak: Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Iraurgi Ikastetxea)