Inauteriak 2024

Ostegun Gizena ospatu dute San Martin egoitzan ere

Aitziber Arzallus 2024ko ots. 9a, 15:12

Ostegun Gizen eguna izan zen atzo, eta San Martin egoitzako egoiliarrek eta langileek ondo baino hobeto ospatu zuten eguna. Ohitura duten gisan, torradak jan zituzten, eta Arsuaga anaien trikiti doinuek alaituta, arratsalde ederra pasatu zuten.

Festazaleak dira San Martin egoitzako egoiliarrak eta langileak, eta oraingoan ere ez dute hutsik egin. Atzo Ostegun Gizen eguna zela aprobetxatuz, txapel eta lepoko koloretsuak jantzita dotore prestatu ziren denak merienda garairako. Ohitura duten gisan, torradak jan zituzten, eta festa giroan arratsalde ederra igaro zuten Arsuaga anaien trikiti doinuek lagunduta.

(Argazkiak: San Martin egoitza)