Inauteriak 2024

Uztarriak 'photocall'-a jarriko du igande eguerdian plazan

Erredakzioa 2024ko ots. 9a, 18:00
Iazko 'photocall'-eko irudi bat.

Kioskoaren atzeko aldean jarriko du polaroidea, eta herritarrek 13:00etatik 14:30era bitartean izango dute han argazkiak ateratzeko aukera. Photocall-eko argazki guztiak astelehenean izango dira ikusgai webgune honetan, eta han argazkia ateratzen dutenen artean Elikaguneko otarre bat zozkatuko du Uztarriak.

Uztarria Komunikazio Taldeak photocall-a jarriko du Elegante Egun eguerdian plazan, kioskoaren atzeko aldean. 13:00etatik 14:30era izango dute herritarrek han argazkiak ateratzeko aukera.

Argazkiak festa giroko apaingarriz eta osagarriz hornituta atera ahal izango dituzte hala nahi dutenek. Uztarriako kazetariek aterako dituzte argazkiak, eta horiek astelehenean izango dira ikusgai webgune honetan.

Gainera, photocall-ean argazkia ateratzen dutenen artean Elikaguneak prestatutako otarre bat zozkatuko du Uztarriak. Ostegunean jakinaraziko du nor den sariduna. 

Animatu eta atera karnabaletako argazki dibertigarrienak Uztarriaren photocallean!