Inauteriak 2024

Karnabalak direla eta, hondakin komertzialen bilketa ordutegian aldaketak izango dira

Aitziber Arzallus 2024ko ots. 9a, 09:00

Merkataritzako hondakin organikoarentzako eta errefusarentzako edukiontzi bana plazan. (Utzitakoa)

Mankomunitateak tabernariei zein merkatariei eskatu die hondakinak ateratzeko orduak errespeta ditzatela, eta hondakin mota bakoitza dagokion garairako atera dezatela.

Karnabalak direla eta, asteleheneko eta astearteko hondakin komertzialen bilketa ordutegian aldaketak iragarri ditu Urola Erdiko Mankomunitateak.

Astelehenean, hilak 12, alde zaharreko tabernen errefusa 07:00etan jasoko dute; hondakin organikoaren eta errefusaren ohiko bilketak, berriz, 09:00etan egingo dituzte.

Asteartean, hilak 13, alde zaharreko tabernen errefusa jasotzera bitan pasatuko dira, 06:30ean eta 07:30ean; eta ondoren, 10:00etan, kartoi komertzialak jasoko dituzte.

Mankomunitateak tabernariei zein merkatariei eskatu die hondakinak ateratzeko orduak errespeta ditzatela, eta hondakin mota bakoitza dagokion garairako atera dezatela.