Inauteriak 2024

Karnabaletako kontzertua osorik, bideoan

Urtzi Oteiza 2024ko ots. 6a, 16:00

Udal Musika Bandak, Juan Antxieta musika eskolak eta Julian Barrenetxea abesbatzak karnabaletako kontzertua eskaini zuten joan den igandean Sanagustinen. Festa giro polita sortu zen, musika ez ezik, iazko argazkiak ikusteko aukera izan baitzen.

Sanagustin kulturgunea goraino bete zuten herritarrek joan den igandean, hilaren 4an, karnabaletako kontzertuan. Hain zuzen, Udal Musika Banda, Juan Antxieta musika eskolako eta Julian Barrenetxea abesbatzako kideak izan ziren oholtza gainera igo zirenak. Aparteko giroa sortu zen kontzertuaz gozatzera gerturatu zirenen eta musikarien artean.