Sansebastianak 2024

Atzo jende asko, eta gaur gehiago

Nerea Uranga 2024ko urt. 21a, 20:00

Sansebastianetako egitarauaren barruko bigarren sokamuturra izan da gaur, igandea. Bergarako Zezenak ganadutegiko abelburuak atera dituzte.

"Atzo jende asko ibili zen, baina gaur ikaragarri dabil", horixe entzun zitekeen gaur arratsaldean herriko plazan eta Buztintzuriko Errebalean zebiltzan hainbat sokamuturzaleren aldetik.

Sansebastianetako egitarauaren barruko bigarren sokamuturra izan da gaur arratsaldean, 16:30etik 20:00etara artean. Bergarako Zezenak ganadutegiko abelburuak atera dituzte.

Erdikalearen barrenetik zezena atera aurretik, ohi bezala Azpeitiko Musika Bandakoek zezenaren irteera iragarri dute, Plaza Txikian hainbat pieza joz. Gero, 16:30ak puntuan atera dute zezena, eta herriko plazan ibili da aurrena. Plazako hesien atzean eta kioskoan bildu da jende asko. Segidan, sokamuturraren ohiko ibilbidea egin dute.