23. Korrika

Martxoaren 20ko goizaldean ailegatuko da 23. Korrika Azpeitira

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 11a, 12:00

Korrikaren lekukoa.

AEK-k gaur jakinarazi du Irunen (Gipuzkoa) hasi eta Baionan amaituko den aurtengo edizioaren ibilbide zehatza, eta Azpeitira Zestoatik barna iritsiko da euskararen aldeko martxa, 04:40 aldera.

Martxoaren 14tik 24ra ospatuko da aurten 23. Korrika, Harro herri lelopean. Irunen (Gipuzkoa) hasiko da, eta Baionan amaitu. AEK-k gaur bertan jakinarazi du ibilbide zehatza. Azpeitira Zestoatik barna iritsiko da Korrika, martxoaren 20ko (asteazkena) goizaldean, 04:40 inguruan. Herrian buelta egin, eta azkoitiarrei emango diete lekukoa azpeitiarrek, 05:26 aldera.

AEK-k jakinarazi du otsailaren 1ean zabalduko duela kilometroak erosteko epea, eta azpimarratu du Korrikaren App-an hainbat berrikuntza egin dituztela. Batetik atal berriak izango ditu; adibidez, Korrika Laguntzaile txartela txertatuta dakar, eta aplikazioaren barruan eramateko aukera eskaintzen du, sakelakoan bertan. Horrez gain, astero Korrika Laguntzaileen artean egiten diren zozketak eta irabazleak erakusten dira bertan. Ibilbideari lotuta, Korrika zuzenean jarraitzeko aukera emango du: furgonetaren geolokalizazioaren bidez, korrikalariek jakingo dute Korrika aurrerapenez ala atzerapenez datorren.

Honakoa da ibilbide zehatza:

ZESTOA

  • 03:59. Toribio Altzaga kalea.
  • 04:02. Erdikalea, 6.
  • 04:04. GI-631, Gurutze kalea.
  • 04:07. GI-631, Arozena hotela.
  • 04:11. GI-631, Bainuetxea.
  • 04:18. Corrugados Lasao.
  • 04:23. GI-631.
  • 04:29. GI-631, 18.
  • 04:33. GI-631, 19.

Azpeitirako bidean:

  • 04:38. Lasaoko gasolindegia.
  • 04:45. GI-631, 22.
  • 04:48. Ezkuzta.

AZPEITIA

  • 04:50. Madalenarako bidegurutzea.
  • 04:53. Madalena auzoa, 1.
  • 04:56. Elizkalea.
  • 04:58. Perez Arregi plaza.
  • 04:59. Enparan dorretxea.
  • 05:01. Zelai Luze.
  • 05:03. Anbulatorioa.
  • 05:05. Loiolako Inazio Hiribidea, 9.
  • 05:06. GI-2634, 23.
  • 05:08. Euskal Herria kalea, 33.
  • 05:10. Salbe auzoa, 6.
  • 05:13. Loiolako Inazio Hiribidea, 79 (Etxebeltz-Izarra).
  • 05:16. GI-631, 21 (Loiola).
  • 05:20. GI-631, 19 (Loiola).
  • 05:22. GI-2634, Munategi.

AZKOITIA

  • 05:26. GI-2634, Azkoitia kartelaren parean.
  • 05:29. GI-2634, Super BM.
  • 05:31. Julio Urkixo hiribidea, 40.
  • 05:32. Julio Urkixo hiribidea, 20.
  • 05:35. Kale Nagusia, 95.
  • 05:36. Kale Nagusia, 59.
  • 05:38. Kale Nagusia, 17.
  • 05:40. Altzibar Hiribidea, 6.
  • 05:42. Altzibar Hiribidea, 23.
  • 05:45. Zumarraga errepidea, 45.
  • 05:50. GI-3750, Elosuko bidegurutzea.
  • 05:55. GI-3750, Euzkitzeko bidegurutzea.
  • 05:59. GI-3750, Zabaletabidekoa bidegurutzea.
  • 06:04. GI-3750, Txabolatxoa.
  • 06:10. GI-3750, Korteta baserria.
  • 06:14. GI-3750, Etxostako bidegurutzea.
  • 06:21. GI-3750, Otolarrerako bidegurutzea.
  • 06:26. GI-3750, Añadegirako bidegurutzea.
  • 06:32. GI-3750, Kortarako bidegurutzea.