1766ko Matxinada kalea itxita egongo da ibilgailuentzat astelehenetik

Ihintza Elustondo 2024ko urt. 4a, 13:31
1766ko Matxinada kalea. (Azpeitiko Udala)

Anbulatorio ondoko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko lanak tarteko itxiko dute kalea, bi hilabetez.

Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, astelehenetik aurrera –urtarrilak 8, bi hilatebe eta erdiz, 1766ko Matxinada kalea itxita egongo da ibilgailuentzat. Anbulatorio ondoko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko lanak gauzatuko dituzte, eta arrazoi hori dela-eta itxiko dute eremua.