Azaroak 25

Adineko emakumeenganako indarkeriaz solasean itxi dute azaroaren 25aren bueltako egitaraua

Maialen Etxaniz 2023ko abe. 12a, 11:15

Pepa Bojok eskainitako hitzaldia, Baigeran. (Emakumeen Txokoa)

Genero indarkeria adineko emakumeen kontra: ezkutuko errealitatea ezagutzen izenburupean eskaini zuen hitzaldia Pepa Bojok. Baigera jubilatu elkartearekin elkarlanean antolatu zuten hitzaldia.

Atzo, astelehena, itxi zuten Emakumeen Mahaiak eta Azpeitiko Udalak Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira antolatutako jarduera eta hitzaldien zikloa, Pepa Bojo psikologo feministaren solasaldiarekin.

Genero indarkeria adineko emakumeen kontra: ezkutuko errealitatea ezagutzen izenburupean eskaini zuen hitzaldia Bojok, eta solasaldian zehar adineko emakumeengan ematen den indarkeria matxistaz aritu zen. Hain zuzen, indarkeria horren forma anitzak eta eraginak izan zituen hizpide psikologo feministak. Baigera aretoan eskaini zuen hitzaldia, eta hainbat herritar bertaratu zen saioa entzurera, 

Emakumeen Txokoko kideek eskerrak eman dizkiete Baigera jubilatuen elkarteari "elkarlanean horrelako ekimenak antolatzen laguntzeagatik".