Azaroak 25

Indarkeria matxistaren aurkako aldarriekin bete dute plaza

Unax LarraƱaga 2023ko aza. 25a, 17:09

Itaiak eta Denon Bizitzak Erdigunean erakundeak egindako deiari erantzunez, plaza bete dute hainbat herritarrek Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean. Biek ala biek azaroaren 30ean mobilizatzera deitu dituzte herritarrak.

Gaur, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da. Horren harira, herriko hainbat erakundek elkarretaratzeak antolatu dituzte indarkeria matxistaren aurkako aldarria egiteko asmoz.

12:00etan Denon Bizitzak Erdigunean erakundeak deitu du kontzentrazioa, eta hauek Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak zioen pankartaren atzean egin dute beraien aldarria.

13:30ean, berriz, Itaia emakumeen antolakunde sozialistak deitu du elkarretaratzea. Indarkeria matxistari aurre egiteko, sozialismoa eraiki lelopean atera dute plazara beraien aldarria.

Biek ala biek azaroaren 30ean mobilizatzera deitu dituzte herritarrak.