Azaroak 25

"Indarkeria matxistari antolakuntzaz aurre egitearen garrantzia" aldarrikatu dute Ikasle Abertzaleek

Maialen Etxaniz 2023ko aza. 24a, 12:56

Azaroaren 25aren bueltan gaur goizean egindako elkarretaratzeko irudia. (Ikasle Abertzaleak)

Ikasle Abertzaleakek deituta, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren atarian, hitzaldia eta kontzentrazioa egin dituzte gaur goizean Azpeitian. 

Bihar, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna izango da. Hori dela eta, "indarkeria matxistari antolakuntzaz aurre egitearen garrantzia" aldarrikatzeko hitzaldia eta elkarretaratzea egin ditu gaur eguerdian Azpeitiko Ikasle Abertzaleak antolakundeak. 10:30ean, hitzaldia eskaini dute Azoka Plazako aretoan, eta jendez lepo bete da solasaldiaren gunea. Ondoren, 11:30ean, elkarretaratzea egin dute herriko plazan, Indarkeria matxistaren aurrean, emakume langileon antolakuntza aldarri.