Azaroak 25

Hausnarketa saioa, Azaroaren 25eko mobilizazioen atarian

Mailo Oiarzabal 2023ko aza. 19a, 09:28

Itaiaren ostiraleko hausnarketa saioan elkartutakoak, Baigeran. (Urola Kostako Itaia)

Urola Erdiko Itaiako kideek indarkeria matxistari aurre egiteko tresnak hizpide izan zituzten ostiralean. Datorren zapatuan, 13:30ean plazatik abiatuko den manifestazioa deitu dute.

Datorren zapatuan Azaroaren 25a da, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako eguna, eta egun horretan Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan egingo dituzten mobilizazioen atarian, hausnarketarako tartea hartu zuten herenegun arratsaldean Urola Erdiko Itaiako kideek.

Baigera I-eko aretoan elkartuta, Zer egin dezakegu indarkeria matxistari aurre egiteko? galdera ardatz hartuta egin zuten hausnarketa saioa Itaiakoek.

Azaroaren 25ean, berriz, Azpeitian 13:30ean hasiko da, plazan, Itaiak deitutako manifestazioa. Indarkeria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraiki! leloarekin mobilizatuko da Itaia.