KZgunean prest dute abenduko ikastaro eskaintza

Mailo Oiarzabal 2023ko aza. 18a, 09:00
(Argazkia: Pixabay)

26 ikastaro emango dituzte guztira, eta horietatik 11 euskaraz egiteko aukera izango da, aurrez aurre, bideokonferentziaz edota urruneko modalitatean.

Azpeitiko KZgunean abenduan emango dituzten ikastaroen berri eman dute dagoeneko, eta horietako ikastaroren batean izena eman nahi duenak irekita du aukera. 26 ikastaro emango dituzte guztira datorren hilean, eta horietatik 11 euskaraz egiteko aukera izango da, aurrez aurre, bideokonferentziaz edota urruneko modalitatean.

Hauek dira abenduan KZgunean euskaraz egin ahalko diren ikastaroak:

  • WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean
    • Aurrez aurrekoa.
    • Lau ordu.
    • Abenduaren 4an eta 5ean, 11:00etatik 13:00etara.
  • Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi
    • Aurrez aurrekoa.
    • Hamalau ordu.
    • Abenduaren 11tik 19ra, 18:00etatik 20:00etara.
  • Androiden mantentze lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza
    • Aurrez aurrekoa.
    • Lau ordu.
    • Abenduaren 20an eta 22an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikiloc-ekin
    • Aurrez aurrekoa.
    • Bi ordu.
    • Abenduaren 1ean, 11:00etatik 13:00etara.
  • Google Traductor. Testuak eta web orriak itzuli
    • Aurrez aurrekoa.
    • Bi ordu.
    • Abenduaren 1ean, 16:00etatik 18:00etara.
  • Zure bidaia planifikatu
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Abenduaren 11n eta 12an, 09:00etatik 11:00etara.
  • LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Abenduaren 19an eta 20an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu
    • Aurrez aurrekoa.
    • Bi ordu.
    • Abenduaren 22an, 09:00etatik 11:00etara.
  • Instagram, argazkiak atera eta partekatu zure unerik onenak
    • Urrunekoa.
    • Hamar ordu.
    • Abenduaren 11tik 20ra.
  • Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Abenduaren 11n eta 12an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak
    • Urrunekoa.
    • Hogei ordu.
    • Abenduaren 4tik 20ra.

Izena emateko

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.