Eguraldi iragarpena tarteko, astelehenera atzeratu dituzte Oñaz bideko asfaltatze lanak

Maialen Etxaniz 2023ko aza. 9a, 12:07
Oñatz auzorako errepidea. (Nerea Uranga)

Bihar ziren egitekoak asfaltatze lanak, baina astelehenera atzeratu dituzte. Astelehenean 09:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 18:00etara itxita egongo da Garmendigainetik Oñatzera doan errepidea.

Garmendigainetik Oñatz auzora doan GI-3181 errepidearen 2,850 eta 2,890 KP-en artean asfaltatze lanak egin behar ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta lan horiek eragina izango dute trafikoan. Bihar ziren errepidea ixtekoak, baina azkenean astelehenera atzeratu dituzte lanak, "eguraldi iragarpena tarteko".  Horrenbestez, astelehenean, azaroaren 13an lan horiek egiteko errepidea itxiko dute trafikoarentzako 09:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 18:00etara.