41. Euskal Antzerki Topaketak

Corrado Masacciren txotxongiloak ikusgai daude dagoeneko Betharramen

Mailo Oiarzabal 2023ko aza. 1a, 16:26

Gaur eguerdian ireki dute Euskal Antzerki Topaketen barruko erakusketa, eta hilaren 15era arte egunero egongo da zabalik.

Antzezleak lanean hasterako, martxan da 41. Euskal Antzerki Topaketen barruan Corrado Masacciren aurtengo txotxongilo erakusketa.

Gaur ireki ditu ateak Betharram aretoan, eta hantxe izango da ikusgai hilaren 15era arte. Jaieguna izaki, eguerdiko ordutegiarekin ireki dute gaur erakusketa. Bihartik aurrera, astegunetan 18:00etatik 20:00etara, eta asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara izango da Masacciren txotxongiloak ikusteko aukera.