Zezen bolaztatuen ikuskizunarekin hasi dute XIV. Zezen Beltz Asteburua

Intza Trula 2023ko urr. 14a, 14:00

Gaur eta bihar ospatuko dute XIV. Zezen Beltz edizioa. Asteburuari hasiera emateko zezen bolaztatuen ikuskizunak hartu du plaza, eta jarraitzaileek errekortarien ikuskizunarekin gozatu dute.

Zezen bolaztatuen ikuskizunarekin hasi dute Zezen Beltz elkarteak urtero antolatu ohi duen asteburua Azpeitian: Zezen Beltz Asteburua. XIV. edizioa da aurtengoa, eta gazteak zein helduak bertaratu dira errekortarien ikuskizunaz gozatzera. 

Eguraldia lagun izan dute goiz osoan zehar, eta zezen plazan izan diren zaleek parte hartzaileen makina bat salto eta errekorte ikusteko beta izan dute. Bada, arratsaldean izango du jarraipena egunak, Grand Prix-arekin.

Honakoa da gaur arratsaldeko eta biharko egitaraua:

Gaur, larunbata: 

  • 17:00. Grand Prix-a zezen plazan, eta ondoren zezen bolaztuak 16 urtetik gorakoentzat.

Bihar, igandea: 

  • 11:00. Animalia arraza ezberdinen erakusketa, plazan. 
  • 12:00. Oilasko eta txahal saiheski erretzea, plazan.
  • 12:30. Karretoiekin entzierroa, Etxe Zuritik plazara. Ondoren, argazki jendetsua. 
  • 17:15. helduen entzierroa Artzubitik plazara eta buelta. Ondoren zezen bolaztatuak Artzubia kalean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide