Eduki babestua

Aisiolak Hezitzaile ikastaroak eskainiko ditu Azpeitiko Ikasberri Ikastolan

Erredakzioa 2023ko urr. 6a, 22:33

Zabaldu dute, dagoeneko, ikastaroan parte hartzeko izen-ematea, eta Ikasberriko ikasleek nahiz bertako ikasle ez direnek eman dezakete izena. Horretarako, www.zirimola.eus webgunean edota Azpeitiko Ikastola Ikasberriren telefonoa den 943-15 12 46 deitu behar dute interesatuek.

Euskal Herriko Ikastolen elkarteko Aisialdi eskolaren (Aisiola) eskutik, Hezitzaile ikastaroak eskainiko dituzte aurten Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Saioak batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleei zuzenduta daude eta Ikastolan bertan izango dira. Zabaldu dute, dagoeneko, ikastaroan parte hartzeko izen-ematea, eta Ikasberriko ikasleek nahiz bertako ikasle ez direnek eman dezakete izena.

Aisiolaren eskolek bi atal izango dituztela aurreratu dute arduradunek: 150 orduko ikastaro teorikoa eta 160 orduk praktikaldia. Ikastaroa egiteko hiru aukera eskainiko ditu Aisiolak 2023-2024 ikasturtean: batxilergoko bigarren mailako ikasleentzako, batxilergoko lehenengo mailako ikasleentzako, eta intentsiboa. Hona hemen xehetasunak.

Batxilergoko bigarren mailako ikasleek 2023ko urriaren 20tik 2024eko maiatzaren 14ra bitartean izango dituzte titulua ateratzeko saioak, ostiral arratsaldez 15:30etik 20:30era. Batxilergoko aurreneko mailakoek, aldiz, 2024ko urtarrilaren 12tik 2025eko maiatzaren 9ra bitartean, horiek bi ostiraletik behin, 15:30etik 20:30era. Izen-ematearen prezioa 430 euro izango da Ikastolen Elkarteko bazkideentzat, eta bazkide ez direnentzat 450 euro.

Ikastaroan izena eman nahi dutenek edo informazio zehatzagoa jaso nahi dutenek www.zirimola.eus webgunean edota Azpeitiko Ikastola Ikasberriren telefonoa den 943-15 12 46 deitu behar dute.