Iturria jarri dute Azpeitia eta Urrestilla arteko bidegorrian

Mailo Oiarzabal 2023ko urr. 2a, 11:46
Azpeitia eta Urrestilla arteko bidegorriko iturri berria. (Mailo Oiarzabal)

Ibaieder zeharkatzen duen zubitik gertu jarri du Azpeitiko Udalak, "herritarrek egindako eskaerei erantzunez".

Azpeitia eta Urrestilla lotzen dituen bidegorrian iturria jarri berri du Azpeitiko Udalak; Malkortxoko presa zegoen tokian Ibaieder zeharkatzen duen bidegorriko zubitik gertu dago iturri berria, Urrestilla aldera.

2020an inauguratu zutenetik, bidegorri horren azpiegiturak hobetzeko hainbat berrikuntza egin dituztela azaldu du erakundeak, "herritarren beharrak kontuan hartuta", eta iturria ere "herritarrek egindako eskaerei erantzunez" jarri dute.