Ingelesezko ipuin kontaketa antzeztua izango da larunbatean liburutegian

Maialen Etxaniz 2023ko ira. 21a, 08:56

Kids&Us eskolak antolatu du emanaldia, eta doakoa izango da. 12:00etan hasiko da. 

Ingelesezko antzerki ipuin kontaketa saioa antolatu du Kids&Us akademiak. Where do you live izeneko emanaldia 8 hilabetetik 4 urtera bitarteko haurrei eta haien gurasoei zuzenduta dago. Ikuskizuna 12:00eran hasiko da, eta doakoa izango da. Ipuin kontaketak 30 minutuko iraupena du, eta antolatzaileen arabera, "dibertigarria eta oso adierazkorra" izango da. "Oso parte-hartzailea eta dinamikoa izango da, eta ulermen errazeko esparru batean girotuta egongo da", adierazi dute.