Eduki babestua

Matrikula egiteko epea zabaldu du Izarraitz Lanbide Heziketak

Erredakzioa 2023ko ira. 15a, 19:00

2023-2024 ikasturterako izena emateko epea urriaren 11n itxiko dute.

Izarraitz Lanbide Heziketan 2023-2024 ikasturterako matrikula egiteko aukera zabalik da urriak 11 arte. Azken plazak eskuragarri daude honako ziklo hauetan:

- Informazioaren teknologien inguruneetan Zibersegurtasun espezialitatea (Sarbide aukera berriak zabaldu dira, lanbide heziketako edo ingenieritzako gradua baduzu, informazio gehigarria hemen).

- Goi mailako lanbide heziketa zikloak

  • Plataforma anitzeko aplikazioen garapena
  • Mekatronika industriala
  • Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa
  • Diseinua eta altzari hornikuntza

- Erdi mailako lanbide heziketa zikloak

  • Instalazioa eta altzari-hornikuntza
  • Arotzeria eta altzarigintza
  • Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta
  • Mekanizazio teknikaria

Interesatuta bazaude, hurbildu zentrura lehenbailehen!