Irailaren 7an hasiko dute ikasturte berria Arte eta Diseinu ikastegian

Mailo Oiarzabal 2023ko ira. 1a, 10:03
Arte eta Diseinu ikastegiko gela bat. (ADI)

Marrazketa eta eskulan eskoletan, pintura tailerrean zein egur taillan trebatu nahi dutenek irekita dute matrikula egiteko aukera.

Datorren ostegunean, irailaren 7an, ekingo dio 2023-2024 ikasturteari Arte eta Diseinu ikastegiak (ADI). 4 eta 12 urte bitarteko umeentzako marrazketa eta eskulanak, pintura tailerra eta egur tailla dira ADIk aukeran dituen jarduerak, eta horietako edozeinen gaineko informazioa jaso zein ikastaroren batean izena eman nahi dutenek ikastegira jo dezakete (Jose Artetxe, 3), 943-81 28 08 edo 688 75 18 87 telefono zenbakietara deitu, edo artetadiseinu@gmail.com helbide elektronikora idatzi.

Astelehenetik ostegunera emango dituzte eskolak ADIn, arratsaldez. Umeen marrazketa eta eskulan eskolak 17:15etik 18:30era emango dituzte, pintura tailerra bi txandatan (15:30etik 17:00etara edo 18:30etik 20:00etara), eta egur tailla 18:30etik 20:00etara.