Sindikatu Zaharreko ikasgela irekita egongo da abuztuan

Maialen Etxaniz 2023ko abu. 8a, 09:45

Liburutegia itxita egongo da abuztuaren 16ra bitartean, baina Sindikatu Zaharreko ikasgela erabilgarri izango da egunero. 

Opor garaia den arren, badira askotariko lanak egin eta azterketak prestatu behar dituzten herritarrak ere, eta horiek izango dute lanak egiteko lekua; izan ere, Sindikatu Zaharreko ikasgela irekita egongo da abuztuan zehar. Egunero egongo da irekita ikasgela, 08:00etatik aurrera. 

Liburutegia, laster

Oporraldia tarteko, Enparan Dorretxean kokatutako liburutegia itxita izango da hilaren 16ra arte. Egun horretan zabalduko dute berriro, eta abuztua bukatu arte, 08:30etik 14:00etara egongo da irekita.