Irailetik aurrera, langabeentzat bi ikastaro eskainiko dituzte Basazabalen

Julene Frantzesena 2023ko abu. 8a, 08:57
Basazabal jauregiaren ataria.

Mendeko pertsonen arretari eta profesionaltasun ziurtagirien aurretiko funtsezko konpetentziei buruzko ikastaroak eskainiko dituzte, doan. Bi ikastaroetan Lanbideren bidez eman behar da izena, eta Zabaltzen Sartu elkartean gidatuko ditu ditu horiek.

Irailetik aurrera langabeentzat bi ikastaro eskainiko dituzte herrian: bata, mendeko pertsonen arretari buruzkoa; eta bestea, profesionaltasun ziurtagirien aurretiko funtsezko konpetentzien ingurukoa. Bi ikastaroetan Lanbideren bidez eman behar da izena, eta Zabaltzen Sartu elkartean gidatuko ditu ditu horiek.

Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta ematea izeneko ikastaroa irailaren 25ean hasiko da eta otsailaren 19an bukatu. 370 orduko ikastaroaren saioan goizetan izango dira; astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara bitartean, Basazabal formazio zentroan. Gainera, 2024ko urtarriletik aurrera, ikastaroa online formatuan ematea aurreikusten dutela adierazi du udalak.

Bestalde, 1. mailako profesionaltasun ziurtagiren aurretiazko funtsezko konpetentziak ikastaroa izango da irailean, Basazabalen. Irailaren 25etik abenduaren 13ra izango dira saioak –150 ordu–, 09:00etatik 12:00etara bitartean. Ikastaroa doakoa izango da, eta saioak gaztelaniaz eskainiko dituzte. Gainera, ikastaroa bukatzearekin, bigarren mailako formazioa eskaintzea ere aurreikusten dutela adierazi du udalak.

Ikastaroei buruzko informazio gehiago behar dutenek aintzane@zabaltzen.sartu.org helbide elektronikora mezua idatzi edo 946-22 53 55 telefono zenbakira deitu dezakete.