Uztarriak bihar banatuko ditu Pourraren sariak

Julene Frantzesena 2023ko uzt. 29a, 09:00

20:00etan hasita izango da sari banaketa ekitaldia, Uztarriaren tonbolan (Erdikale, 2), eta beraz, saritutako parte hartzaileek orduan jaso beharko dituzte dagozkien sariak.

Uztarriak bihar, San Inazio bezpera, banatuko ditu Frantziako Tourraren bueltan egin duen Pourraren sariak. 20:00etan hasita izango da sari banaketa ekitaldia, Uztarriaren tonbolan (Erdikale, 2), eta beraz, saritutako parte hartzaileek orduan jaso beharko dituzte dagozkien sariak.

Pourra'2023n sari nagusia Jon Lizasorentzat izan da, Tio Pello ta Mila taldearekin. Iñigo Saralegi izan da bigarrena, Agerre taldearekin, eta Jon Lizasorentzat izan da hirugarren saria ere, Juanamari Politte taldearekin. Dena den, beste hainbat sari ere banatuko ditu Uztarriak parte hartzaileen artean. Biharko ekitaldira ezin dutenek, aurrez jakinarazi beharko diote Uztarriari; bestela, saririk ezingo dute jaso sari banaketaren ondoren.

Pourra'2023k 286 apustu izan ditu, inoiz baino gehiago. Azken sailkapena Pourraren helbidean ikus dezakezue, osorik.

Sarituak eta sariak

  • 1.goak: 1.716 euro, Tio Pello ta Mila, Jon Lizaso Odriozola.
  • 2.goak: 1.144 euro, Agerre, Iñigo Saralegi.
  • 3.goak: 572 euro, Juanamari Politte, Jon Lizaso Odriozola.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Klik23!, Mikel Bereziartua Iñurrategi.
  • 5.goak: Bi lagunentzako afaria Bixker erretegian, Oinobe, Oier, Nora eta Beñat.
  • 13.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Juanamari tia buena, Jon Lizaso Odriozola.
  • 30.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan, Semie eta biyok, Igor Urbieta Garate.
  • 44.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan, Untxipa, Ander Etxabe.
  • 69.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri, Etxe, Jon Etxeberria Senperena.
  • 100.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Argixenekuk, Joseba Arrizabalaga.
  • 125.goak: Erreka Bike-n oparia, Irazola taxistie, Josu Zubizarreta Sudupe.
  • 135.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria, Okerkuko zubiye, Eneko Izagirre.
  • 150.goak: Igerilekurako bonu bat, Celestino, Mikel Azkue.
  • 185.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Lo que el ojo no ve, Ana Jose Arruti Agirre.
  • 210.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Junlandajo, Juanjo Aldalur Larramendi.
  • 246.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria, Aurtene bai, Iñigo Korta.
  • 260.goak: Igerilekurako bonu bat, Ullrich, Jaione Gesalaga Azpiazu.
  • 271.goak: Ziklos Beniren oparia, Errota, Adela Hernandez eta Yolanda Etxezarreta.
  • 286.goak: Tiobiboetarako txartelak, Bestak, Ana Odriozola.