Vingegaard liderrago Tourrean, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2023ko uzt. 18a, 17:45

Jonas Vingegaard liderrak nagusitasun handiarekin irabazi du gaur aurtengo Tourreko erlojupeko bakarra. Sailkapen nagusian segundo gutxira zeukan Tadej Pogacar izan du gaurkoan ere atzetik etaparen sailkapenean, baina 1'30"-ko aldea atera dio danimarkarrak esloveniarrari eta, horrela, sendotu egin du lidergoa.

Bigarrenari halako alderik atera gabe, baina Uztarriaren Pourran ere Juana Mari Guapa taldeak jarraitzen du lehen postuan taldeen sailkapenean; honela dago, bestalde, saridunen behin-behineko zerrenda.