Irailean ere hainbat ikastaro emango dituzte Azpeitiko KZgunean

Mailo Oiarzabal 2023ko abu. 11a, 08:55
Azpeitiko KZgunea.

Aurrez aurreko, urruneko zein bideokonferentzia bidezko 29 ikastaro prestatu dituzte datorren hilerako, eta horietatik hamar izango dira euskaraz.

Irailean, udako oporretatik bueltan, hainbat ikastaro egiteko aukera izango da Azpeitiko KZgunean. Aurrez aurreko, urruneko zein bideokonferentzia bidezko 21 ikastaro prestatu dituzte guztira datorren hilerako, eta horietatik hamar emango dituzte euskaraz.

Hauek dira irailean KZgunean euskaraz egin ahalko diren ikastaroak:

  • Gaitasun digitalak egungo gizartean: gozatu zure denboraz
    • Aurrez aurrekoa.
    • Hamar ordu.
    • Irailaren 4tik 8ra, 11:00etatik 13:00etara.
  • Online izapideak Osakidetzarekin
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Irailaren 20an eta 21ean, 11:00etatik 13:00etara.
  • Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi
    • Aurrez aurrekoa.
    • Hamalau ordu.
    • Irailaren 11tik 19ra, 11:00etatik 13:00etara.
  • Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi
    • Aurrez aurrekoa.
    • Hogei ordu.
    • Irailaren 18tik 29ra, 16:00etatik 18:00etara.
  • Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu
    • Aurrez aurrekoa.
    • Lau ordu.
    • Irailaren 13an eta 14an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin
    • Aurrez aurrekoa.
    • Bi ordu.
    • Irailaren 15ean, 16:00etatik 18:00etara.
  • Musika aplikazioak zure smartphonean
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Irailaren 28an eta 29an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Dropbox. Gorde zure artxiboak hodeian
    • Urrunekoa.
    • Hamar ordu.
    • Irailaren 18tik 27ra.
  • Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak
    • Bideokonferentzia.
    • Lau ordu.
    • Irailaren 6an eta 7an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Wordpress. Zure webgunea sortu
    • Urrunekoa.
    • Hogei ordu.
    • Irailaren 4tik 20ra.

Izena emateko

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.