Urrestillako sanjoanak 2023

Sagardo dastaketarekin hasi dute urrestildarrek San Joan Txiki eguna

Julene Frantzesena 2023ko eka. 25a, 14:28

San Joan Txiki eguna ari dira ospatzen gaur, eta eguerdi partean, jan-edanerako aukera izan dute herritarrek. Arratsaldean, mus txapelketa puzgarriak, merienda eta AGL dantza eskolako kideen emanaldia izango dira.

Aurtengo Urrestillako San Joan festak hasi dira bukaerara iristen, baina oraindik ere jai giroa da nagusi han. San Joan Txiki eguna ari dira ospatzen gaur, eta ohitura denez, sagardo dastaketarekin hasi dute eguna herritarrek. Hain zuzen, jan-edanerako aukera izan dute horiek eguerdi partean.

Arratsaldean, berriz, mus txapelketa puzgarriak, merienda eta AGL dantza eskolako kideen emanaldia izango dira. Gainera, bihar ere festa giroa izango da nagusi Urrestillan: arratsaldean, umeentzako jolasak, patata tortila lehiaketa eta zuhaitzaren entierroa egingo dituzte.

Hona hemen gaurko eta biharko egitaraua:

Gaur, San Joan Txiki eguna

15:15. Mus txapelketa.

16:00. Puzgarriak.

17:30. Merienda.

20:30. AGL dantzak.

 

Bihar, San Joan hirugarrena

17:00. Umeentzako jolasak.

18:30. Tortilla patata lehiaketa.

Ondoren, zuhaitzaren entierroa.