Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Asteartean egingo dute Espainiako Gorteetarako bozetarako hautesmahaiak osatzeko zozketa

Julene Frantzesena 2023ko eka. 24a, 08:00

Udal bozetako hautesmahai bateko irudia. (Urtzi Oteiza)

09:30ean egingo dute zozketa udaletxean, eta orduan zehaztuko dute bozen egunean zein herritarrek egon beharko dute Azpeitiko hautesmahaietan. Herritarrek egun horretan bertan begiratu ahal izango dute mahaiakide izatea egokitu al zaien edo ez.

Uztailaren 23an, igandez, izango dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, eta Azpeitiko Udalak asteartean egingo du egun horretarako hauteslekuetako mahaiak eratzeko zozketa. 09:30ean egingo dute zozketa udaletxean, eta orduan zehaztuko dute bozen egunean zein herritarrek egon beharko dute Azpeitiko hautesmahaietan.

Herritarrek egun horretan bertan begiratu ahal izango dute mahaiakide izatea egokitu al zaien edo ez, Azpeitia.eus webgunean. Erabiltzaileek NA zenbakia sartu beharko dute horretarako egokituko duten atalean, eta erantzuna baiezkoa den kasuetan, titularra edo ordezkoa den eta zein mahaitan egotea egokitu zaion zehaztuko du sistemak. Halaber, mahaian egotea egokitzen zaion herritar bakoitzak jakinarazpena duen gutun zertifikatu bat jasoko du etxean.