Karate Elkarteko kideek ikasturte amaierako jaialdia eskainiko dute zapatuan kiroldegian

Maialen Etxaniz 2023ko eka. 15a, 10:05
Azpeitiko Karate Elkarteko kideak. (Utzitakoa)

Karate elkartean ibiltzen diren adin guztietako herritarrek erakustaldia eskainiko dute 16:30etik 17:30era. Sarrera doakoa izango da. 

Ikasturtea amaitzear den honetan, urtero bezala, Azpeitiko Karate Elkarteko kideek kurtso amaierako jaialdia eskainiko dute larunbatean, hilak 17. Udal Kiroldegian eskainiko dute erakustaldia, 16:30ean hasita. Ordubeteko saioa izango da, eta bertan erakutsiko dituzte ikasturtean zehar ikasitakok. Sarrera librea eta doakoa izango da, eta edonor bertara daiteke.