Puntua egiten ikasteko aukera izango da bihar plazan

Maialen Etxaniz 2023ko eka. 9a, 11:05

11:00etatik 14:00etara puntua nola egin irakatsiko dute Kotoi mertzeriako kideek plazan. Jendaurrean Ehuntzeko Nazioarteko Eguna dela eta antolatu dute saioa. 

Ekainaren 12a Jendaurrean Ehuntzeko Nazioarteko Eguna da, eta horren aitzakian, Kotoi mertzeriako kideak plazara irtengo dira bihar, zapatua. Jakinarazi dutenez, 11:00etatik 14:00etara puntua nola egin irakatsiko dute plazan bertan. Doako saioa izango da, interesa duen edonor hurbil daiteke, eta ez da beharrezkoa materialik eramatea. Antolatzaileek adierazi dute "interesa" besterik ez dela behar saioan parte hartzeko. "Goiz polita pasatuko dugu", aurreratu dute.