Euskal Kostaldeko Chapterraren Harley Davidson motoen topaketak Azpeitian geldialdia egin du

Nerea Uranga 2023ko eka. 2a, 11:36

Euskal Kostaldeko Chapter motozaleen klubak antolatutako topaketak 70 motozale bildu ditu, eta goizean Perez Arregi plazan izan dituzte motoak aparkatuta. Donostiatik hasi dute gaurko topaketaren ibilbidea eta arraldean han bukatuko dute.

Euskal Kostaldeko Chapter motozaleen klubak Harley Davidson motoen topaketa antolatu du gaurko, eta ekintza horren barruan, goizean Azpeitian geldialdia egin dute. Topaketan parte hartu duten 70 motozaleek motoak Perez Arregi plazan aparkatu dituzte, eta Burdinbidearen Euskal Museora bisita egin dute. Ondoren, hamaiketakoa egin dute. Donostian hasi dute ibilbidea motoan, eta Errezildik barrena etorri dira Azpeitira. Hemendik Debarako bidea hartu dute, Itziarren bazkaldu ostean Donostiara joango dira han gaurko topaketa bukatzeko.